XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik egin dugu honela?.

- Sarritan esaten dugu haurrak espresio idatzia txarra duela.

Hau lantzeko teknika batzuk eman behar ditugu; gure ustez, teknika hauek kontestu baten barruan ematea da egokiena.

Adib. : Orain arte, ipuinak asko irakurri, entzun, kontatu izan dituzte, baina, 6-7-8. mailatan haurrak abstrazioa lortzen ari dira eta aztertzeko gaitasuna dute.

Ipuinak aztertu ondoren (elementuak, idazteko forma...) haurrek egindako ipuinak nahiz ahoz, nahiz idatziz jantziagoak izango dira.

- Haur bakoitzaren kreatibitate maila desberdina da, batzuk erraztasuna dute idazteko, beste batzuk ez.

Erraztasunik ez duten hauek, teknikak emanez, kapaz izan behar dute idazmen maila minimo batetaraino iristeko.

- Genero literario desberdinak irakurri eta aztertzen doazen eran, testu egokiak erabiliz gero eta hau beharrezkoa da testu azterketa joku bat bihurtzen da, denok parte hartzen dugun joku bat eta aldi berean: - Obserbazioa lantzen da.

- Ulermena.

- Hiztegia.

- Elementu garrantzikoen bereizketa.

Adimena.

Estiloa landuz goaz.

- Ez daukagu beti liburuetatik hartutako testua erabili beharrik, haurren idazketaz ere balia gaitezke.

Irakurketari buruzko zenbait ohar.

- Testuak egokiak izan behar dira; aztertzeko erabili behar baditugu, motzak hobe, eta zentzu osoa dutenak.

Zatiak baldin badira, aurrez, sarrera bat beharko dute, zatia obra osoaren barruan lekutzeko.

- Ulermena lantzeko ampgt; isilean (hobeto ulertzen da). Irakurketa espresiboa ampgt; ozenki.

Ozenki irakurtzen ari direnean, ez moztu akatsak konpontzeko, hobe da grabatzea eta bukaeran akatsak konpontzea.

- Gaizki irakurtzen duen haurra ez behartu denen aurrean ozenki irakurtzera, berak nahi ez badu.

- Bakoitzaren erritmoa errespetatu, arintasuna segurtasunarekin iritsiko da.

- Modelo on bat edukitzea ona denez, grabazioak entzutea komenigarria da.

Irakasleak irakurtzea ere ona da.

- Testu bat zatika haur desberdinen artean irakurtzen ari badira, garrantzizkoa da zatiketa ondo egitea.

Puntutik puntura ez moztu, haur bakoitzari zentzuzko zati bat irakurtzen utzi.

- Ahal bada, testuak garaian gertuko idazleenak izatea komeni da, zeren eta, idazle hauen hizkuntza, ezagunagoa zaio haurrari, orain dela mende batzutako batena baino.